Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2025eko abenduaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5213

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateari buruzkoa.

Kontuan hartuta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko uztailaren 28ko Agindua, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko hamaikagarren deialdia onesten duena (2025eko irailaren 11ko EHAA, 172. zk.), Hautaketa Batzordeak egindako proposamenez, eta zazpigarren oinarriko 9. atala beteaz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek:

a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko modu ezberdinak aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzailea onartzeko.

b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

c) Kanpoko aholkularitza, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar.

d) Saritutako proiektuari zabalkundea komunikabide eta hedabideetan hurrengo proiektuetarako:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Onartutako proiektuetako bakoitzerako Hautaketa Batzordeak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Eskaera hau ezetsi egin da, aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

– 2. espedientea.

Eskatzailea: Julen Otegui Antoñanzas.

Proiektua: Axular Lizeoa - Zero Despilfarro.

Arrazoia: Atzera egin du, eta Axular Lizeoa Koop. Elkartearen izenean berriro eskatu du (3. espedientea).

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke sail berbereko sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Entitate sarituek idatziz eta berariaz adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena jakinarazi eta 3 egun balioduneko epearen barruan. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

XABIER IÑIGO OCHANDIANO MARTÍNEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala