Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2025eko abenduaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5211

HUTSEN ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko urriaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2025. urtean enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko eta ukatzeko dena. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egin ditzaten, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezar ditzaten ere, betiere minimis laguntzen araubidea baliatuta.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Mota horretako akatsak ikusi dira, ebazpen honen testuan: Ebazpena, 2025eko urriaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2025. urtean enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko eta ukatzeko dena. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egin ditzaten, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezar ditzaten ere, betiere minimis laguntzen araubidea baliatuta (2025eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zenbakia). Hori dela eta, zuzendu egiten dira.

Huts material baten ondorioz jatorrizko argitalpenean sartu ez ziren eranskinak gehitzen dira, zuzenduriko ebazpenaren parte osagarri eta integratzaile baitira.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala