
236. zk., 2025eko abenduaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
5210
AGINDUA, 2025eko azaroaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzako zuzendariorde-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 26ko Aginduak, Osasun Sailean lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko denak, bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea zuzendariorde-lanpostu hau betetzeko deialdia: Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzakoa, 512026 zenbakiko kodea, 1. dotazioa.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 24a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS