Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2025eko abenduaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5204

AGINDUA, 2025eko azaroaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Segurtasun Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 15eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko urriaren 3ko EHAA, 188. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Yolanda Sanz Muñoz andrea izendatzea, Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostuan jarduteko (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 43; maila: destino osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko azaroaren 20tik aurrera izango ditu ondorio-ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala