
235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
5199
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 20koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Kontxaren azpiko presio interstizialen eta edukieren kontrola» proiektua onartzen duena.
Donostialdeko metroaren lurpeko saihesbidearen Mirakontxa-Easo tarteak 2.000 metro inguruko luzera du, eta horietatik ia guztiak lurpean daude, aire zabaleko 130 metro inguruko azken zatia izan ezik.
Egikaritzean, zenbait baldintzatzaile aurkitu ziren, eta horiek egiturazko sekzioa berriz diseinatzea eskatzen zuten itsaso eta lehorraren arteko jabari publikotik (ILJP) igarotzean. Tunela drainatzeko eskema bat proposatu zen, ebakidura estankoa saihesteko, tunela auskultatuta eta monitorizatuta hura martxan jarri bitartean.
Proiektu honen xedea da egitura behar bezala auskultatzeko instalatu behar diren tresnak zehaztea, bai eta horien gauzatzea definitzea ere.
Egikaritze materialaren aurrekontua berrehun eta hogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hirurogeita zortzi zentimokoa (236.758,68) da.
Kontrata bidezko egikaritze-aurrekontua, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta, 281.742,83 eurokoa da.
«Kontxaren azpiko presio interstizialen eta edukieren kontrola» proiektuko obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, hirurehun eta berrogei mila bederatziehun eta zortzi euro eta laurogeita bi zentimokoa (340.908,82) da.
Obrak egiteko aurreikusitako epea lau (4) astekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
«Kontxaren azpiko presio interstizialen eta edukieren kontrola» proiektua onartzea. hirurehun eta berrogei mila bederatziehun eta zortzi euro eta laurogeita bi zentimokoa (340.908,82) izanik lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne. Obrak egiteko epea lau (4) astekoa izango da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2025eko azaroaren 20a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS