
235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5193
AGINDUA, 2025eko azaroaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «San Juan Ikastetxea» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen duen 2025eko urriaren 7ko Agindua aldatzekoa dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 7ko Aginduaren testuan (2025eko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 201. zk.). Agindu horren bidez, Muskizko (Bizkaia) «San Juan Ikastetxea» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena eman zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Argitalpenean, lehenengo artikuluan, 2025/4451, honela dio:
«Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, 25 ikaspostutarako edukierakoak.
0-1 urteko haurrentzako unitate 1, 8 ikaspostutarako edukierakoa.
1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.
2 unitate 2-3 urteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Gela irekiak: 2 unitate.
Gela egonkorrak: unitate 1.»
Baina honela esan behar du:
«Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honako edukierakoak:
0-1 urteko haurrentzako unitate 1, 8 ikaspostutarako edukierakoa.
1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.
2 unitate 2-3 urteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: gela egonkor bat.»
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS