
235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5181
2377/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Antonio Arévalo Serna jauna aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buru (Ospitale-barneko Kontsulten eta Endoskopien Eremua), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 9ko 1123/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buruaren (Ospitale-barneko Kontsulten eta Endoskopien Eremua) lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko irailaren 4ko EHAA, 167. zk. eta 2025eko irailaren 11ko BOE, 219. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Juan Antonio Arévalo Serna jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buru (Ospitale-barneko Kontsulten eta Endoskopien Eremua) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Antonio Arévalo Serna jauna Digestio-aparatuko Atal Sanitarioko buru (Ospitale-barneko Kontsulten eta Endoskopien Eremua) izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko azaroaren 17a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usansolo, 2025eko azaroaren 13a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
GEMMA FERNÁNDEZ PEŃALBA.
RSS