
235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5180
2205/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Isabel Serrano Martínez andrea Administrazioko Azpitaldeko buru (Idazkaritzen Koordinazioa) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Uztailaren 2ko 1263/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Administrazioko Azpitaldeko buruaren (Idazkaritzen Koordinazioa) lanpostu bat izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2025eko uztailaren 22ko EHAA, 138. zk.).
Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Isabel Serrano Martínez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko Azpitaldeko buru (Idazkaritzen Koordinazioa) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Isabel Serrano Martínez andrea Administrazioko Azpitaldeko buru (Idazkaritzen Koordinazioa) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 11.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.
RSS