
235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5177
2768/2025 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Fe Arcocha Torres andrea aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Kardiologiako Atal Sanitarioko buru (Kardiologia Klinikoa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 26ko 1181/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Bilbo-Basurtuko ESIko Kardiologiako Atal Sanitarioko buruaren (Kardiologia Klinikoa) lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk. eta 2025eko ekainaren 23ko BOE, 150. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Fe Arcocha Torres andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Kardiologiako Atal Sanitarioko buru (Kardiologia Klinikoa) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- María Fe Arcocha Torres andrea Kardiologiako Atal Sanitarioko buru (Kardiologia Klinikoa) izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Bigarrena.- Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko azaroaren 10a.
Hirugarrena.- Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.- Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.- Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko azaroaren 10a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS