
234. zk., 2025eko abenduaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5172
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, Ondarroako (Bizkaia) portuaren jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakida funtsean aldatzeko eskaera jendaurrean jartzen duena.
Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:
– Espedientea: 00226/2021/0G.
– Eskatzailea: Ondarroa 19, S.L.; helbidea: Egidazu Kaia 10, 48700 Ondarroa (Bizkaia).
– Xedea: Ondarroako portuan portuko jabari publikoa okupatzea, Ondarroako arrain-lonja berriaren eraikineko bigarren solairuko merkataritza-jarduerarako, bai eta eraikineko elementu eta zona komunen erabilera orokorrerako ere.
– Eremua: Ondarroako portua (Bizkaia).
Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 22a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS