
234. zk., 2025eko abenduaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5170
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako nazioartekotze zuzendariarena, 2025erako «Nazioarteko Gauzatu» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
2025eko uztailaren 14an argitaratu zen EHAAn SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako nazioartekotze zuzendariaren 2025eko uztailaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez 2025erako «Nazioarteko Gauzatu» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, haiek argitaratu eta deialdia egin baitzen.
Programaren oinarrietako 14. artikuluak arautzen du, 2. apartatuan, laguntza-eskabideak ebaluatzeko organoaren osaera, eta egokitzat jotzen da SPRIren Nazioartekotze Programen teknikaria, zeinek SPRIren Nazioartekotze Programen arduraduna ordezkatuko duen bera ez dagoenean edo kargua hutsik dagoenean, aldatzea, beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025erako «Nazioarteko Gauzatu» laguntza-programa arautzeko oinarrien 14. artikuluko 2. apartatuaren aldaketa onartzea. Honela geratuko da:
2.– 3 pertsonaz osatutako batzorde bat sortuko da eskaerak baloratzeko, 8. artikuluaren irizpideetan oinarrituta:
Batzordeburua:
– Imanol Landeta. BT&Iko Zerbitzu eta Programetako zuzendaria.
– Ordezkoa: Iván Fernández. BT&Iko Adimen Lehiakorreko zuzendaria.
Kideak:
– Maite Subinas. BT&Iko Enpresa Zerbitzuen arduraduna.
– Ordezkoa: Josu Mugertza. BT&Iko Enpresa Zerbitzuetako Proiektuen kudeatzailea.
Idazkaritza:
– SPRIren Nazioartekotze Programen arduraduna.
– Ordezkoa: Maria Iciar Gaviña. SPRIren Nazioartekotze Programen teknikaria.
Bigarrena.– 2025erako «Nazioarteko Gauzatu» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Bilbao, 2025eko azaroaren 19a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,
NAGORE BONILLA GABARAIN.
RSS