Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2025eko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
5169

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko eta 2025erako deialdirako baliabide ekonomikoak gehitzea erabaki zen.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2025eko azaroaren 26ko bilkuran, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzea onartzeko erabakia hartu du, apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 11.k) artikuluaren arabera.

Estatutu horien 14.2.n) artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide pribatuko ente publiko horren zuzendari nagusiari dagokio argitaratu daitezen agintzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2025eko azaroaren 26ko Erabakia, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko eta 2025erako deialdirako baliabide ekonomikoak gehitzen dituena.

Bigarrena.– Ezagutzera ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango dituela ondorioak.

Hirugarrena.– Ohartaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ, 2025EKO LEHENTASUNEZKO ARRETAKO KOLEKTIBOENTZAKO ENPLEGU-PROIEKTU INTEGRALETARAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO ETA 2025ERAKO DEIALDIRAKO BALIABIDE EKONOMIKOAK GEHITZEN BAITIRA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2025eko irailaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren bidez, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onartu zituen, zeina 2025eko irailaren 30eko argitaratu baitzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (4072. zk).

Deialdi horretan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuko 7.505.000 euro bideratuko dira laguntzak finantzatzeko. Horietatik, 5.025.000 euro 2025eko ordainketa-krediturako dira, eta, 2.480.000 euro, 2026ko konpromiso-krediturako.

Hori da, hain zuzen, laguntzak emateko ezarri den muga. Dena den, deialdiak xedatzen du zenbateko hori % 20 handitu ahal izango dela, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Kasua bada, hori guztia argitara eman beharko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegurako ibilbide integralen proiektuek jaso dituzten eskaeren bolumenak aurreikusitakoa baino handiagoa izan DA; aurreikuspena egiteko azken aurreko hiru deialdietan jasotakoak hartu dira kontuan. Hori oso positiboa da deialdiaren xedeari dagokionez, zeina baita gizarte-bazterketa egoeran edo hor egoteko arriskuan egoteko dauden pertsonek zeharkako konpetentziak eskuratu eta hobetu ditzaten sustatzea, bai eta profesionalak ere, norberaren erkidegoan izango den lan-esperientzia baten bidez.

Beharrezkoa da, beraz, egoerari erantzuna ematea eta ekimen horretarako laguntza areagotzea, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei erantzute aldera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiak proposatuta, zuzenbide pribatuko ente publiko honen Administrazio Kontseiluak, 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzea, hain zuzen, 1.495.000 euro gehiago izatea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoaren 31210 programaren kargura –Gizarte Inklusioa–, honela banatuta: 1.005.000 euro, 2025eko ordainketa-kredituaren kargura, eta 490.000 euro, konpromiso-kredituaren kargura.

Ondorioz, aipatutako deialdiaren babesean emango diren laguntzak finantzatzera bideratuko den aurrekontu-kreditua 9.000.000 euro izango da, guztira; zenbateko horretatik, 6.030.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.970.000 euro 2026ko konpromiso-kredituari.

Deialdiaren 3. artikuluak 2.2 eta 2.3 apartatuetan jasotzen diren lan-kontratuak eta laneko orientazioa eta aholkularitzako saioetarako dirulaguntzak finantzatu ahalko dira, zati batean edo osorik, Europako Gizarte Funtsaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ 2021-2027 Programaren esparruan.


Azterketa dokumentala