
234. zk., 2025eko abenduaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5162
24/2025 DEKRETUA, azaroaren 27koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak aldatzeko dena.
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da sindikatuen erakunde eta konfederazioek eta enpresen konfederazioek kontseiluan dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Agintaldia bi urtekoa izan arren, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatuen erakunde eta konfederazioei eta enpresen konfederazioei aukera ematen die kide titularrak edo ordezko kideak aukeratu dituzten pertsonak aldatzeko.
Aipatutako lege-gaikuntzarekin bat etorriz, Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioak (Confebask) lehendakariaren azaroaren 18ko 22/2025 Dekretuaren bidez izendatutako pertsona bat aldatu du, eta aukeraketa berria egitea erabaki du.
Horren ondorioz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Charo Bazán Rincón andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide ordezkoa izendatzea, Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioak (Confebask) aukeratu ondoren, Gonzalo Pérez Gonzalo jaunaren ordez.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 27an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS