
234. zk., 2025eko abenduaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5159
HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2025eko azaroaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langilea izendatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako akatsak aurkitu dira Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langilea izendatzeko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko azaroaren 10eko Aginduan (2025eko azaroaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 223. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2025/4917 (1/1) orrialdean, lehen ebazpen-zatian,
hau dio:
«Rubén Darío Urrestarazu jauna».
Eta hau esan behar du:
«Rubén Darío Urrestarazu Lizardi jauna».
RSS