Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2025eko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5157

IRAGARKIA, Urretxuko udalerrian (Gipuzkoa) Deskarga errekastotik urtean 840 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurrean jartzen duena, ura erabilera sanitariorako eta makinak garbitzeko erabiltzeko.

– Espedientearen kodea: A-G-2025-0008.

– Eskatzailea: Asfaltos Urretxu SA.

– Jardueraren kokapena: Urretxu.

– Hargune-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 553.309 Y: 4.770.804.

– Eskatutako urteko bolumena: 840 m3 urtean.

– Uraren erabilera: erabilera sanitarioa eta makinen garbiketa.

Obren deskribapena: ura 110 mm-ko diametroa duen hodi baten bidez hartzen da, errekastoaren putzu natural txiki batean kokatuta dagoena, eta grabitatez bideratzen da instalazioen barruan dagoen 24 m3 inguruko lurpeko depositu batera, hargunetik 60 m-ko distantziara. Depositutik ura erabilera desberdinetarako ponpatzen da, batetik, enpresako komunetara eta, bestetik, makineria-gunera, horiek garbitzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala