
233. zk., 2025eko abenduaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (186 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5156
IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, emakida-eskubidea azkentzeko espedienteak ematen dira argitara, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez. Espedienteen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.
Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezkeen alegazioak egin eta dokumentu eta egiaztapenak aurkeztu ahal izango dira. Helbidea: Gamarrako atea 1A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS