Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2025eko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5155

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen administrazio-emakidak iraungitzeko espedienteak jendaurrean jartzeko dena.

Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio-prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, eraginpean egon daitekeen edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta adierazitako epean egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.

Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Informazio Publikoa atalean ere Interneteko atarian (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 17a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Ur-aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala