
233. zk., 2025eko abenduaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
5140
EBAZPENA, 2025eko urriaren 23koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2025eko urriaren 21eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2020ko abenduaren 17an eman zuen Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen; 2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2025eko urriaren 22an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko urriaren 21eko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 23a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS