
231. zk., 2025eko abenduaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5134
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udalerriko (Bizkaia) Kontsejukoa 10 zenbakiko etxebizitza teilaberritzeko aldamioak jartzeko espedientea.
Espedientea: AO-B-2025-0602.
Eskatzailea: Maite Enbeita Eguiluz.
Ibilgua: Lea.
Udalerria eta lurralde historikoa: Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz (Bizkaia).
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 533108; Y = 4790464.
Jarduketa honetan datza: teila, arrastelak, ondulineak eta zorrotenak desmuntatu nahi dira 218 m2-ko teilatuan, material berriekin muntatzeko, ondulinearen ordez xafla iragazgaitzak eta isolatzaileak jarriz, Kontsejukoa 10 zenbakiko etxebizitzan, Lea ibaiaren mugan, Munitibar herrigunean, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz udal-mugartean (Bizkaia).
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatu epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
María José Guerrero Verdejo.
RSS