
231. zk., 2025eko abenduaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 4 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
5122
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, ebazpen honetan izandako hutsak zuzentzen dituena: Ebazpena, 2025eko urriaren 28koa, zeinaren bidez argitaratzen baita lanpostu-zerrendaren aldaketa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 28ko Ebazpenean, lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzeko dena (2025eko azaroaren 6ko EHAA, 214. zk.). Hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
– 2025/4725 (6/8) orrialdean, I. eranskinean «Lanpostu-zerrenda», zenbait errata atzeman dira «Betebeharrak eta espezialitateak (BE/ES)» eta «Destino» zutabeetan, eta zuzendu egin dira. Argiagoa izan dadin, I. eranskinaren «Lanpostu-zerrenda» 2025/4725 (6/8) orrialdea ordeztu da eta ebazpen honi erantsi zaio.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS