
231. zk., 2025eko abenduaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5120
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko uztailaren 21eko Aginduan aurreikusitako laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, berdintasun-batzordeen gaikuntzaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan berdintasun-planak garatzeko laguntzen deialdia egiten da.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritako betebeharra betez, betebehar hori oinarri hartuta emandako dirulaguntzen publikotasun-printzipiotik eratorrita,
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2025eko uztailaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 12a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS