Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2025eko abenduaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5118

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 329/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia izendatzen duen azaroaren 5eko 329/2024 Dekretua 2024ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 218. zenbakian, eta horretan era horretako hutsak antzeman direnez, zuzendu egiten dira.

2024/5096 (1/1) orrialdean, artikulu bakarrean

hau dio:

«Amaya del Villar Rodrigo andrea Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusi izendatzea.»

Eta hau esan behar du:

«Amaia del Villar Rodrigo andrea Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusi izendatzea.»


Azterketa dokumentala