
231. zk., 2025eko abenduaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5117
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Amaia Pedreño Marina andrea izendatzen baita goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendariaren 2025eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez (2025eko uztailaren 24ko EHAA, 140. zk.), huts-zuzenketa egin zen 2025eko maiatzaren 29ko Ebazpenean, zeinaren bidez Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia publikoa iragarri baitzen. Aztertu da, beraz, goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia.
Halaber, eskaerak aurkezteko epea amaituta, lanpostua betetzeko izangaiek aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta hautagaien gaitasun teknikoak, zeharkako profilaren gaitasunak eta antzeko eginkizunetan aurretiaz izandako esperientzia baloratu dira.
Amaia Pedreño Marina andreak aurkeztutako dokumentazioa ikusita, deitutako profilera egokitzen da eta hura betetzeko kualifikazio egokia dauka.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Amaia Pedreño Marina andrea izendatzea Eustateko goi-kargudunaren idazkari.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak izendapen honek.
Hirugarrena.– Jasoko duen ordainsaria, guztira, goi-kargudunaren idazkariari dagokiona izango da (18. maila), araudi aplikagarrian onartzen diren urteko zenbatekoen arabera.
Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko azaroaren 17an izango ditu ondore ekonomiko eta administratiboak.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke hura eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria,
BELEN MUÑIZ VILLANUEVA.
RSS