
231. zk., 2025eko abenduaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5116
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 18koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 g) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiak 2025eko otsailaren 27an emandako ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2025eko martxoaren 14ko EHAA, 51. zk.),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Estibaliz Urcelay Erguido Kanpo Harremanetarako teknikari espezialista izendatzea Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan (kodea: 511291; dotazio-zenbakia: 7).
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
RSS