
230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5113
IRAGARKIA, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen 2025eko urriaren 23ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak -eranskinean agertzen da bera- egintzaren testu osoa eskuratu dezake, Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 17a.
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.
RSS