Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5110

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 241/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

241/2025 prozedura laburtua, 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez deitutako (2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko zerbitzuen oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertua izan den izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera 2025eko urriaren 9ko Ebazpena da, zeinaren bidez ezetsi egiten baita pertsona horrek Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsan parte hartzeko egindako eskaera administrazio-isiltasun negatiboaren bidez ezetsi izanaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2025eko azaroaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.


Azterketa dokumentala