Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5108

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren prozesuari buruzko (laugarren zikloaren berrikuspena) «Uren kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema» izeneko dokumentua jendaurrean jartzeko aldiari hasiera eman zaiola.

Informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 3.2 artikuluarekin bat etorriz, eta Uren Legearen testu bateginaren hamabigarren xedapen gehigarrian eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 74. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuaren laugarren zikloko (2028-2033) plangintza hidrologikoaren prozesuari dagokion «Uren kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema» dokumentua jendaurrean jartzeko aldia hastea.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren dokumentua, kontsultarako jartzen dena, demarkazio osoari dagokio. Hala ere, iragarpen honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko zatian bakarrik du eragina, hau da, barne-arroetan.

Dokumentua sei (6) hilabetez kontsultatu ahal izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, www.uragentzia.euskadi.eus web-orri elektronikoan eta Uraren Euskal Agentziaren bulegoetan:

– Mediterraneoko Arroen Bulego eta Egoitza Nagusia. Boulevard eraikina. Gamarrako Atea 1A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.

– Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao.

– Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua, 20015 Donostia.

Ezarritako epean, ekarpenak, oharrak edo iradokizunak aurkeztu ahalko dira, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz, eta arau horretako 14. artikuluan zehazturik dagoen bezala. Uraren Euskal Agentziari zuzendutako ekarpenak, oharrak eta iradokizunak ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbide elektronikora ere bidali ahal izango dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala