
230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5107
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituena.
2023ko abuztuaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri baitziren nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak. Hau zen ebazpen haren helburua:
a) Merkataritzako CUE softwarea garatzen duten enpresak eta Euskadin lan egin nahi duten gaitutako erakundeak edo erakunde kudeatzaileak erregistratzeko prozedura ezartzea eta,
b) Ekoizlearen baimen-prozedura ezartzea softwarea garatzen duen enpresari zein gaitutako erakundeari, eta nekazaritza eta abeltzaintza arloetan eskumena duen zuzendaritzari jakinaraztea.
Administrazio-kudeaketan funtsezko sinplifikazioa lortzeko, zeina 2023ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Ebazpenean definituta baitago, eta haren funtsezko helburua izanik titularrei Administrazio Publikoarekiko komunikazioa erraztea eta digitalizazio-prozesuekin ohituta ez dauden administratuei arreta berezia ematea, eremu horretan sor daitezkeen zailtasunak gaindituta, egokitzat jo da prozeduran eskura dauden bitartekoak eraginkorrago antolatzea eta erabiltzea. Horrela, izapideak arintzeaz gain, esku hartzen duten alderdiek izan ditzaketen zailtasunak minimizatu nahi dira. Azken batean, prozesuan inplikatutako alderdi guztientzat eskuragarri dauden baliabideak optimizatu nahi dira ebazpen honen bidez.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena aldatzea, «Ebazten dut» atalaren bigarren puntuko c) letran.
Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bigarren ebazte-puntuko («Definizioak») c) letrak dakarren «ekoizle» kontzeptuaren definizioa aldatzea, honela:
Hau jartzen du:
«c) Ekoizlea: nekazaritza-ustiategiaren titularra. Baimena eman beharko du gaitutako erakundeak erregistro- eta koaderno-datuak ikusi ahal izateko eta merkataritzako CUE baten bidez erabili ahal izateko».
Aurrekoaren ordez honako hau sartuko da:
«c) Ekoizlea: nekazaritza-ustiategiaren titularra, nekazaritza-ustiategiaren koaderno digitalean inskribatutako datuen arduraduna».
Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena aldatzea, bosgarren ebazte-puntuan.
1.– 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bosgarren ebazte-puntuko 3. apartatuaren e) letra aldatu da eta honela geratu da:
Hau jartzen du:
«e) Merkataritzako CUE ostatatuta dagoen zerbitzariaren domeinua (bakarrik enpresa garatzaileak zerbitzua zuzenean ematen badie nekazariei, gaitutako erakunde baten bitartekaritzarik gabe)».
Aurrekoaren ordez honako hau sartuko da:
«e) Merkataritzako CUE ostatatuta dagoen zerbitzariaren domeinua».
2.– f) letra gehitu zaio 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bosgarren ebazte-zatiaren hirugarren apartatuari, eta honela geratu da:
«f) Ziurtagiri digitalaren gako publikoa».
3.– 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bosgarren ebazte-puntuko 5. apartatuaren b) letra aldatu da eta honela geratu da:
Hau jartzen du:
«b) Erabiliko duen CUE. Merkataritzakoa bada, aldez aurretik, autonomia-erkidegoaren merkataritzako CUE erregistroan jasota egon beharko du».
Aurrekoaren ordez honako hau sartuko da:
«b) Erabiliko duen CUE. Merkataritzakoa bada, aldez aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoaren merkataritzako CUE erregistroan jasota egon beharko du».
4.– e) letra gehitu zaio 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bosgarren ebazte-zatiaren bosgarren apartatuari, eta honela geratu da:
«e) Sozietate-izena.»
Hirugarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena aldatzea, seigarren ebazte-puntuan.
Honela geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpenaren seigarren ebazte-puntua:
«Seigarrena.– Ekoizlea.
1.– CUE autonomikoa nahiz merkataritzako CUE bat, aldez aurretik EAEn erregistratuta egon beharko duena, erabili ahal izango du Ekoizleak.
2.– Halaber, ekoizleak zuzenean grabatu ahal izango ditu bere datuak CUEan, edo EAEn aldez aurretik erregistratutako erakunde gaitu baten esku utzi ahal izango du eginkizun hori.
3.– Nekazaritza-ustiategiaren titularrak koaderno komertzial bat erabiltzen badu eta bera bada datuak koaderno horretan sartzen dituena, erabiltzen duen CUE-komertzialaren jabe den erakunde garatzailea baimentzeko agiria beteko du, REAren eta CUEren informazio-fluxua ahalbidetzearren. Baimen-dokumentua egoitza elektronikoan dago. Gainera, ustiategiaren titularrak baimen horren berri emango dio EAEko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari.
4.– Nekazaritza-ustiategiaren titularrak merkataritza-koaderno bat edo CUE autonomikoa erabiltzen badu, baina erakunde gaitu batek sartzen badu informazioa koadernora, ustiategiaren titularrak baimen-agiri batez baimenduko du erakunde gaitua koadernoa kudeatzeko. Baimen-dokumentua egoitza elektronikoan dago. Hala ere, erakunde gaituak jakinaraziko dio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari informazioa koaderno batean betetzeko baimena eman dioten titularren zerrenda, eta erakunde gaituak berak gordeko du titular bakoitzaren baimen-dokumentua, administrazioari bidali beharrik gabe.
5.– Ekoizleak edozein unetan baliogabetu ahal izango ditu emandako baimenak, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio.
6.– Baimenaren jakinarazpena, eta hala dagokionean hura baliogabetzearena ere, egoitza elektronikoaren bidez egingo da, esteka hauetan:
https://www.euskadi.eus/nekazaritza-ustiategiaren-koaderno-digitala/web01-a2nekabe/eu/
7.– Emandako baimenak REAren eta CUEren informazio-fluxua erakunde gaituei bideratzeko balioko du, bai eta CUE betetzeko ere.
8.– Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzak nekazaritza-ustiategien ekoizleek edo titularrek emandako baimenen erregistro eguneratua izango du».
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetzari, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 13a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
RSS