Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5104

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 20koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Eibar, Soraluze-Placencia de las Armas, Bergara, Elgeta eta Elgoibar udalerrietako (Gipuzkoa) «28,00 MW-ko Basalgo parke eolikoa eta haren ebakuazio-azpiegitura komunak» proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-ebaluazioa jendaurrean jartzeko izapideari dagozkion alegazioak aurkezteko epea luzatzea.

Espediente-zenbakia: 20-GE-Y-2024-00007.

AURREKARIAK

1.– 2025eko urriaren 17an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Gipuzkoako jarduneko lurralde-ordezkariaren iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Eibar, Soraluze-Placencia de las Armas, Bergara, Elgeta eta Elgoibar udalerrietako (Gipuzkoa) «28,00 MW-ko Basalgo parke eolikoa eta haren ebakuazio-azpiegitura komunak» proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskariak. Iragarkian, gainera, 30 egun balioduneko epea ezarri zen alegazioak aurkezteko, hau da, 2025eko azaroaren 28ra arteko epea.

2.– Eskaera batzuk jaso ditugu, bai partikularrenak, bai interesdunenak, bai ukitutako udalenak, jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea luzatzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala xedatzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera (2024-12-10eko EHAA).

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa betez, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie; epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere.

3.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jarriko dira gutxienez hogeita hamar egun baliodunetan.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, Gipuzkoako jarduneko lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzeko izapidearen barruan alegazioak aurkezteko epea 15 egun baliodun luzatzea, hau da, 2025eko abenduaren 22ra arte luzatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau eskatzaileei eta Arena Power Solar 10 SLU sustatzaileari jakinarazi dakien agintzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 31.3 artikuluarekin bat etorriz, epeak luzatzeari edo horiek ukatzeari buruzko erabakien kontra ezin da errekurtsorik jarri. Hori gorabehera, prozedura amaitzen duen ebazpenaren aurka egoki den errekurtsoa jarri ahal izango da.

Donostia / San Sebastián, 2025eko azaroaren 20a.

(Zerbitzu-eginkizunei buruzko 2025-05-26ko Ebazpenarekin bat etorriz, funtzioen behin-behineko esleipenean).

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako jarduneko lurralde-ordezkaria,

ANTTON ARRIETA INSAUSTI.


Azterketa dokumentala