
230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5102
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bidez iragarritako laguntza-deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bidez iragarri zen azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2025erako deialdia; dekretu horrek sindikatuei eta enpresa-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen du, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatu ditzaten.
Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duenez, ebaluazio-batzorde bat izendatuko da aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute batzorde hori; zuzendaritzako titularrak izendatuko ditu batzordekideok.
Era berean, batzorde horrek ebazpen-proposamena helaraziko dio Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren 10.2 oinarrian ezarritakoa betez.
Hori guztia ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Aditzera ematea 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen ebaluazio-batzordearen osaera. Hain zuzen, sindikatu eta enpresa-erakundeentzako dirulaguntzak dira, prestakuntza-planak garatu ditzaten beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko.
Batzordeburua.– Zuriñe Sáez de Olazagoitia Echeazarra, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Lan Antolamenduko arduraduna.
Idazkaria.– Jon Goroztiza Lago, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Kidea.– Andrea Vaquero Lago, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 13a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS