Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5100

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Kultura sailburuordearena, 2025ean Euskadiko liburutegietarako funtsak berritu eta/edo handitzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko uztailaren 9ko Aginduak, Euskadiko liburutegietarako funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2025eko abuztuaren 28ko EHAA, 162. zk.)

Aipatutako 2025eko uztailaren 9ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Ebazpen proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EIPSren barruan ez dauden liburutegien modalitatean, honako erakunde hauei euren liburutegietarako funtsak erosteko dirulaguntzak ematea:

– Aranzadi Zientzia Elkartea: 5.000,00 euro.

– Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa: 5.000,00 euro.

Bigarrena.– EIPSko liburutegi-funtsak berritzeko dirulaguntzak ematea ebazpen honen eranskinean jasotako eskatzaileei, zehazten diren zenbatekoetan.

Interesdunek Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala