
230. zk., 2025eko azaroaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5099
23/2025 DEKRETUA, azaroaren 24koa, lehendakariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nork osatuko duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, Zentro Teknologikoen (TZ) ordezkari eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen (IKZ) ordezkari gisa.
Apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuak, zeina aldatu baitzuen otsailaren 9ko 58/2021 Dekretuak eta urriaren 21eko 205/2025 Dekretuak, arautzen du nola osatu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua.
Horrenbestez, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengo artikulua.– Tecnaliako zuzendari nagusi Jesús Valero Congil jauna izendatzea Zentro Teknologikoen (ZT) ordezkari.
Bigarren artikulua.– CIC biomaGUNEko zuzendari zientifiko Aitziber López Cortajarena andrea izendatzea Ikerketa Kooperatiboko Zentroen (IKZ) ordezkari.
Hirugarren artikulua.– Dekretu hau interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau indarrean jarriko da sinatzen den egunean bertan.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS