Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5089

IRAGARKIA, Ondarroako udalerrian Zaldu erreka irekitzeko, pasabidea egiteko eta Zaldupeko aparkalekua urbanizatzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Espedientea: AO-B-2025-0639.

Eskatzailea: Ondarroako Udala.

Ibilgua: Zaldu.

Udalerria eta lurralde historikoa: Ondarroa (Bizkaia).

Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X =546202; Y = 4796506.

Honako jarduketa hauek egingo dira: Zaldu erreka desbideratzea, Zaldupeko aparkalekuaren azpitik lurpean doana, 66 m-ko morfologia trapezoidaleko ibilgu naturalizatu berri baten bidez, lur naturalaren gainean induskatuta, hego-mendebaldean kokatuko dena; oinezkoentzako pasabide bat egitea ibilgu berria gainditzeko, eta aparkalekua urbanizatzea.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatu epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala