Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5082

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez 2025eko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2025eko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren oinarriak eta 2025eko deialdia, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan.

Hala, 31 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2025eko apirilaren 16ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du, 2025eko urriaren 23an.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau,

XEDATZEN DUT:

1.– Dirulaguntzak ematea kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen (KIUB) funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 1.114.367,89 euro guztira, honela banatuta:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2.– Dirulaguntzak ematea kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoek (KIUB) egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 28.801,47 euro guztira, honela banatuta:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

3.– Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoen (KIUB) ekipamendu informatikorako dirulaguntzak ematea, 9.998,98 euro guztira, honela banatuta:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.


Azterketa dokumentala