Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5081

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez berritzen baita Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera.

Osasuneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez, berretsi egin zen Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa. 2025eko azaroaren 10ean, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren osaera berritzeko eskaria aurkeztu zen.

Ebazpen horren zazpigarren xedapenaren arabera, «Osaera aldatuz gero, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.»

Osasuneko sailburuordearen 2024ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez, azken aldiz aldatu zen Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoko kideen osaera.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio aipatu batzordearen osaerari buruzko gaiak ebaztea, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Epe eta modu egokian jakinarazi da bi kidek kargua utzi dutela, eta beste biren izendapen-proposamena jakinarazi da, azken horiek bete egiten baitituzte Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren parte izateko beharrezkoak diren baldintzak.

Hori guztia dela kausa, eta urriaren 29ko 319/2024 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehehengoa.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoko kide izendatzea Urko Aguirre Larrakoetxea jauna (Matematiketan lizentziaduna), Marta Rodríguez Quecedo andrea (Farmazian graduduna) eta Jose Luis Suarez Laguna jauna (Farmazian lizentziaduna), eta Lucía Torio Alvarez andreak eta Yurij Viseda Torrellas jaunak kargua utzi dutela jakintzat ematea.

Bigarrena.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoko kideak hauek direla berrestea:

Batzordeburua:

Iratxe González Mendibil andrea, Medikuntzan doktorea.

Buruordea:

Teresa Moreno Calle andrea, Medikuntzan lizentziaduna.

Idazkaria:

Amaia Santos Ibáñez andrea, Farmazian lizentziaduna.

Kideak:

Maria Armendariz Cuñado andrea, Farmazian lizentziaduna.

Maria Nerea Ingunza Basterra andrea, Erizaintzan diplomaduna.

Silvia Santos Cabrera andrea, Biologian doktorea, kide independentea.

Arturo Ortega Salazar jauna, Zuzenbidean lizentziaduna. Batzarkide legoa eta datuen babesean aditua.

Cristina Eguizabal Argaiz andrea, Biokimikan doktorea, kide independentea.

Nuria Fernández Molina andrea, Erizaintzan diplomaduna.

Maria Belén Pinedo Brochado andrea, Historian lizentziaduna, batzarkide legoa.

Rita Nogueiras Álvarez andrea, Farmakologia Klinikoko mediku espezialista.

Oscar Luis Casado Verdugo jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Teresa Esteban Galbete andrea, Zuzenbidean lizentziaduna. Bioetikako prestakuntza egiaztatua.

Urko Aguirre Larrakoetxea jauna, Matematiketan lizentziaduna.

Marta Rodríguez Quecedo andrea, Farmazian graduduna.

Jose Luis Suarez Laguna jauna, Farmazian lizentziaduna.

Hirugarrena.– 2024ko uztailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (131. zk.) argitaratutako Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2024ko ekainaren 13ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.

Laugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Bosgarrena.– Era berean, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Seigarrena.– Ebazpen hau Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osasuneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.


Azterketa dokumentala