
229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5080
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez berritu egiten baita Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren osaera.
Osasuneko sailburuordearen 2024ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren akreditazioa berritu zen. 2025eko azaroaren 10ean, Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren osaera berritzeko eskaria aurkeztu zen.
Ebazpen horren zazpigarren xedapenaren arabera, «Osaera aldatuz gero, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.»
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio aipatu batzordearen osaerari buruzko gaiak ebaztea, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Epe eta modu egokian jakinarazi da kideetako batek kargua utzi duela, eta beste baten izendapen-proposamena jakinarazi da, azken horrek bete egiten baititu Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren parte izateko beharrezkoak diren baldintzak.
Hori guztia dela kausa, eta urriaren 29ko 319/2024 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Calvo Zabala andrea –Zientzia Biomedikoetan graduduna– izendatzea Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoko kide, eta David Ángel Otaegui Bichot jaunak kide izateari utzi duela jakintzat ematea.
Bigarrena.– Batzorde horren kideak hauek direla berrestea:
Batzordeburua:
Jon Zabaleta Jiménez jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean doktorea.
Buruordea:
Iratxe Urreta Barallobre andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna.
Idazkaria:
Paola Pilar Urgel Muñoz andrea. Erizaintzan diplomaduna eta Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean doktorea.
Kideak:
Iciar Alfonso Farnós andrea. Farmakologo klinikoa.
Félix Zubia Olascoaga jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna.
Ibon Jaunarena Marín jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna.
Isabel Manuela Álvarez López andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna.
M.ª del Coro Andueza Granados andrea. Farmazian lizentziaduna.
Uxune Apalategi Gómez andrea. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna.
María José Pizarro Porteros andrea. Erizaintzan diplomaduna.
Cristina Sarasqueta Eizaguirre andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Esther Litago Sola andrea. Zuzenbidean lizentziaduna. Datuen babesean prestakuntza jasoa.
Amaia Calvo Zabala andrea, Zientzia Biomedikoetan graduduna.
Hirugarrena.– 2024ko abenduaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (249. zk.) argitaratutako Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2024ko abenduaren 3ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.
Laugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.
Bosgarrena.– Era berean, Gipuzkoako Osasun Eremuko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.
Seigarrena.– Ebazpen hau Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osasuneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
GONZALO TAMAYO MEDEL.
RSS