Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5079

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez berritzen baita Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera.

Osasuneko sailburuordearen 2024ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez, berretsi egin zen Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa.

Osasuneko sailburuordearen 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, aldatu egiten da Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera. Ebazpen horren hirugarren xedapenari jarraikiz: «Osaeran aldaketa gehiago badago, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.»

Osasuneko sailburuordearen 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, azken aldiz aldatu zen Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera.

2025eko azaroaren 10ean, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera berritzeko eskaria aurkeztu zen.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio aipatu batzordearen osaerari buruzko gaiak ebaztea, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Epe eta modu egokian jakinarazi da bi kidek kargua utzi dutela, eta beste biren izendapen-proposamena jakinarazi da, azken horiek bete egiten baitituzte Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren parte izateko beharrezkoak diren baldintzak.

Hori guztia dela kausa, eta urriaren 29ko 319/2024 Dekretuak (Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak) 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehehengoa.– Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide izendatzea David Guede Caballero jauna eta José Miguel Núñez Paunero jauna, eta Daniel Aguilar Figueroa jaunak eta José Ignacio Pijoan Zubizarreta jaunak kargua utzi dutela jakintzat ematea.

Bigarrena.– Batzorde horren kideak hauek direla berrestea:

Batzordeburua:

Mikel Latorre Guisasola jauna. Mediku espezialista. Kalitate Unitateko atalburua.

Buruordea:

Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea. Farmazialari ondokoa.

Idazkaria:

Vanesa Regúlez Campo andrea. Erizaintzako irakaskuntzako erizaina. Erizaintzako Zuzendaritza.

Kideak:

Iciar Alfonso Farnós andrea. Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

Pedro González Fernández jauna. Mediku espezialista.

Francisco José Álvarez Díaz jauna. Biologia Zientzietan doktorea, ikerketa-unitatea.

Iratxe Seijas Betolaza andrea. Mediku espezialista.

Marta Montejo Fernández andrea. Mediku espezialista.

Kepa Mirena San Sebastián Moreno jauna. Mediku espezialista.

Maria del Carmen Estefanía Bilbao andrea. Zuzenbidean lizentziaduna.

Susana González Larragán andrea. Dokumentazioan lizentziaduna.

David Guede Caballero jauna. Mediku espezialista.

José Miguel Núñez Paunero jauna. Zientzia Biologikoetan lizentziaduna. Batzordekide legoa.

Hirugarrena.– 2024ko apirilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (73. zk.) argitaratutako Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2024ko apirilaren 2ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.

Laugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Bosgarrena.– Era berean, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Seigarrena.– Ebazpen hau Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osasuneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.


Azterketa dokumentala