
229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5078
AGINDUA, 2025eko azaroaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, Farmaziako Batzorde Mistoaren osaera aldatzeko dena.
2024ko martxoaren 25ean sinatu zen Prestazio farmazeutikoa eta Osasun Sailarekiko lankidetza sanitarioa EAEko farmazia-bulegoen bidez gauzatzeko baldintzak ezartzen dituen hitzarmena. Hitzarmenaren 8.1 klausulan dago ezarrita hauek izango direla haren eginkizunak: hitzarmena bete eta ezar dadin zaintzea, hargatik eragotzi gabe administrazioak ikuskatzeko duen ahala, eta Osasun Sailari proposamenak egitea.
Batzordea osatzeko moduari dagokionez, 8.1.1. apartatuan honela dago adierazita: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkariak eta farmazialarien elkargo ofizialen ordezkariak izango ditu, bi aldeek ordezkari kopuru bera dutela, Osasuneko sailburuak izendatutako pertsona buru dela, eta idazkari bat, zeina batzordeburuak izendatuko baitu; hitza bai baina botorik ez du izango idazkariak.
2019ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Farmaziako Batzorde Mistoko kideak izendatu zituen (2019ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.). Batzordearen osaera eguneratu egin zen Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez (2023ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.).
Farmazia Zuzendaritzaren memoria jaso ondoren, eta arestian azaldutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra. – Isabel Elizondo López de Landache andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Farmaziako Batzorde Mistoko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Teresa Fernández de Castro Aguirrezabal andrea ordezkatzeko, presidenteak proposatuta.
Beraz, batzordea honako hauek osatuko dute:
Jon Iñaki Betolaza San Miguel jaunak, Osasun Saileko Farmaziako zuzendariak; Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia Batzorde Mistoko burua da.
Gorka González de Zárate Ruiz jaunak, Osasun Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduradunak.
Leire Braceras Izaguirre andreak, Osasun Saileko Prestazio Farmazeutikoen Zerbitzuaren arduradunak.
Milagros López de Ocáriz López de Munain andreak, Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko lehendakariak.
Rosa Melero García andreak, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkariak.
Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda jaunak, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko lehendakariak.
Isabel Elizondo López de Landache andreak, Osasun Saileko Farmazia Antolamenduko Zerbitzuko arduradunak, batzorde horretako idazkariak, hitzarekin baina botorik gabe.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarrean jartzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroak 19.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS