
229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5069
1740/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenen bidez agindutako 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista medikoen kategorian izan ezik.
Lehenengoa.– 2016ko apirilaren 25eko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren (EHAA 92. zk., 2016ko maiatzaren 17koaren) bidez; hots, ondoren 2016ko irailaren 12ko Erabakiak (EHAA 190. zk., 2016ko urriaren 5ekoak) aldatu zuenaren bidez, 2016. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen.
2017ko uztailaren 3ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren (EHAA 145. zk., 2017ko abuztuaren 1ekoaren) bidez; hots, ondoren 2017ko azaroaren 9ko Erabakiak (EHAA 232. zk., 2017ko abenduaren 5ekoak) aldatu zuenaren bidez, 2017. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen.
Halaber, aipatutako Erabakietan jasotzen zen hautaketa-prozesuen kudeaketan ekonomia, eraginkortasun eta efizientziako arrazoiak zirela medio, 2016ko eta 2017ko EPEk prozesu global batean egin behar zirela; hau da, bi eskaintzak aldi berean egin behar zirela.
Aipatutako Erabakiak betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak, otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016ko eta 2017ko EPEan iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak.
Era berean, Erabaki horiek betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak Ebazpen hauek eman zituen deialdietako oinarri espezifikoak onartzeko:
111/2018 Ebazpena, otsailaren 7koa, espezialitate hauetako fakultatibo espezialista medikoei dagokiena: anestesiologia eta bizkorketa, digestio-aparatua, kardiologia, kirurgia ortopedikoa eta traumatologia, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailea, urologia, medikuntza intentsiboa eta kirurgia kardiobaskularra.
121/2018 Ebazpena, otsailaren 14koa, mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista mediko-teknikoari dagokiona.
171/2018 Ebazpena, otsailaren 14koa, angiologiako eta kirurgia baskularreko fakultatibo espezialista medikoari dagokiona.
117/2018 Ebazpena, otsailaren 14koa, ospitaleko larrialdietako fakultatibo espezialista medikoari dagokiona.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren bidez, kautelaz eten ziren ikerketa judizialean dauden 2016-2017ko EPEko deialdi-prozesuak (2019ko urriaren 30eko EHAA, 207. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenaren bidez, kautelaz eten ziren ikerketa judizialean dauden 2016-2017ko EPEko deialdi-prozesuak (2020ko urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zk.).
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1468/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko azaroaren 21eko EHAA, 227. zk.), estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuaren kautelazko etetea kendu zen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mikrobiologo-parasitologoaren kategorian (mikrobiologiako eta parasitologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan (hautaketa-prozesua otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 14ko 121/2018 Ebazpenaren bidez arautu zen).
Laugarrena.– 2025eko irailaren 16an, Arabako Probintzia Auzitegiak 581/2025 Autoa eman zuen 301/2019 Aurretiazko Eginbideekin lotuta. Auto horren ondoren, 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdien kautelazko etetea kentzea erabaki da, kategoria hauetan: anestesiologiako eta bizkorketako, digestio-aparatuko, kardiologiako, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako, urologiako, medikuntza intentsiboko, kirurgia kardiobaskularreko, neurofisiologia klinikoko, angiologiako eta kirurgia baskularreko, neurokirurgiako eta ospitaleko larrialdien fakultatibo espezialista medikoak, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista medikoen kategorian izan ezik.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Kautelazko etetea kentzea estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuetako kategoria hauetan: anestesiologiako eta bizkorketako, digestio-aparatuko, kardiologiako, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako, urologiako, medikuntza intentsiboko, kirurgia kardiobaskularreko eta neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoak (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenek arautuak); angiologiako eta kirurgia baskularreko eta neurokirurgiako fakultatibo espezialista medikoak (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 eta otsailaren 14ko 171/2018 Ebazpenek arautuak), eta ospitaleko larrialdien fakultatibo espezialista medikoa (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenak eta otsailaren 14ko 117/2018 Ebazpenak arautua).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS