Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5064

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Álvaro Campos Celador jaunak gainditu egin duela 2025eko apirilaren 14ko Ebazpenak (2025eko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Makina eta Motor Termikoak» jakintza arloan irakasle osoko plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Álvaro Campos Celador jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5348**, Kodea: PLC8L1 – D00310-5. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Saila: Energia Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Energia Efizientzia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2025eko azaroaren 19a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala