
229. zk., 2025eko azaroaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (143 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5062
1831/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Ebazpen honetan: 1773/2025 Ebazpena, azaroaren 4koa, zeinaren bidez argitaratu baitzen Egonkortzeko EPE-ko lehiaketa-sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ingeniari teknikoaren kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Azaroaren 4ko 1773/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ingeniari teknikoaren kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
2025eko azaroaren 5ean, aipatutako Ebazpena argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean, eta hutsak aurkitu dira atal honetan: Eranskina: Destino baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, hutsak zuzenduko dira, Ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira Ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez dien egintzak eta izapideak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 11ko 1831/2025 Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS