Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2025eko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IZARZA BIZIGUNEA, S. COOP.
5059

IRAGARKIA, «Izarza Bizigunea S. Coop.» sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Indarreko araudian ezartzen dena betez, guztiek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da: 2025eko azaroaren 4an egin zen batzar orokor berezian eta unibertsalean aho batez erabaki zen «Izarza Bizigunea S. Coop.» sozietatea desegitea eta likidatzea, eta likidatzaileek aurkezturiko likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu ziren. Kooperatiba-sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa hura ordezkatzen duen sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.

2021eko maiatzaren 13an likidazioaren azken balantzea onartu zuen, baina berez kooperatiba desegitea zen asmoa, ez likidatzea. Horregatik, 2021eko abenduaren 20an egindako iragarkia ez zen zuzena izan.

Bilbao, 2025eko azaroaren 17a.

Likidatzailea,

ROBERTO SARRIA VARELA.


Azterketa dokumentala