
228. zk., 2025eko azaroaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
5056
IRAGARKIA, Finantzen Euskal Institutuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Indartuz finantza-lerroa sortu dela, Euskadin eraldatzeko proiektuak bultzatzera bideratua.
Ogasun eta Finantzen Sailari atxikia dagoen Finantzen Euskal Institutuak, zuzenbide pribatuko ente publikoak, eraldatzeko proiektuak finantzatzeko lerroa martxan jarri duela iragartzen du; horrelakotzat hartzen da ekoizpen-jarduera berrantolatzea, eskala, efizientzia edo dibertsifikazioa areagotzeko, balio katean duen lekua hobetzeko edo merkatu berrietara iristeko.
Linea gauzatzeko maileguak edo abalak baliatuko dira, aukera malguak eta enpresen errealitatera egokitutako aukerak eskainiz; enpresa txiki eta ertainei eta enpresa handiei zuzenduta dago, hain zuzen, egoitza fiskala edo ekoizpen zentroa Euskadin duten enpresei, bai eta zentroa lurraldera lekualdatzeko edo bertan jartzeko konpromisoa hartzen dutenei ere.
Finantzatzeko lerro hori Euskadi Eraldatuz 2030 eraldatzeko inbertsioen planaren barrukoa da eta lehentasunezkotzat jotzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore estrategikoak eta planean definitutako jardute-eremuak eta -bertikalak. Eraldaketarako proiektutzat hartuko dira, era integralean edo partzialean, heltzen diotenak trantsizio hirukoitzari (teknologikoa-digitala, energetikoa-ingurumenekoa edo demografikoa-soziala), bai eta hazkundea, internazionalizazioa, lehiakortasunerako bultzada eta berrikuntza ahalbidetzen dutenak eta enpleguaren sorrera eta euskal enpresa ehuna indartzea laguntzen dutenak.
Ezaugarriei nahiz eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «www.ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian duzue.
Bilbao, 2025eko azaroaren 18a.
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
AMAIA DEL VILLAR RODRIGO.
RSS