Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2025eko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5048

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2025. eta 2026. urteetan Euskal Kultura-ondarea babestera bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko uztailaren 18ko Aginduaren bidez (irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 164. zk.), Euskal Kultura Ondarearen babesaren eremura bideratutako ikerketa-lanak 2025. eta 2026. urteetan egiteko dirulaguntzen deialdia arautu zen.

Deialdiaren 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Balorazio Batzordeak, 2025eko urriaren 29an egindako bileran, eskabideak aztertu eta proiektuak ebaluatu zituen, agindu arautzailearen 17. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideetan oinarrituta, dagokion balorazio-txostena egiteko.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoetan.

Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako proiektuak 2025eko ekitaldian hasi beharko dira. Amaitzeko epearen azken eguna 2025eko azaroaren 6a izango da, eta ezin izango da exekuzio-epea luzatu data horietatik aurrera.

Bosgarrena.– Dirulaguntza honela ordainduko da, dirulaguntza arautzen duen aginduaren 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 emango da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitu ondoren eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da, inola ere ez 2026. urtea baino lehen.

Seigarrena.– Emandako dirulaguntzak justifikatu eta likidatzeko, aginduaren 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteko da, hurrenez hurren. Edonola ere, egiaztagiriak aurkezteko epemuga 2026ko azaroaren 23a izango da (azken egun hori barne).

Zazpigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazteko eta jende guztiak horren berri izan dezan, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala