
228. zk., 2025eko azaroaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
AZPEITIKO UDALA
5047
IRAGARKIA, Gizarte Zerbitzuetako arduradunaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko oinarriak eta deialdia onartzeari buruzkoa.
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez, Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradunaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko oinarriak eta deialdia onartu ziren.
2025eko azaroaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 222. zenbakian, plaza hori betetzeko prozesua arautuko duten oinarriak argitaratu dira.
Eskaerak aurkezteko epea oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasten da, eta iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 egun balioduneko epean amaituko da.
Deialdi honetatik eratorritako izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean nahiz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, oinarrietan adierazi bezala, bai eta Azpeitiko Udaleko iragarki-taula elektronikoan ere.
Azpeitia, 2025eko azaroaren 19a.
Alkatea,
NAGORE ALKORTA ELORZA.
RSS