Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2025eko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5039

2838/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Salvador Iván Carbajo Martínez jauna Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazio Zerbitzu Sanitarioko buruaren kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 5eko 458/2019 Ebazpenaren bidez, Salvador Iván Carbajo Martínez jauna Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazio Zerbitzu Sanitarioko buru izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Salvador Iván Carbajo Martínez jauna Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazio Zerbitzu Sanitarioko buruaren kargutik kentzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko azaroaren 5eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko azaroaren 5a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B. (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUŃO.


Azterketa dokumentala