Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2025eko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5033

AGINDUA, 2025eko azaroaren 13koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Bizkaiko Espetxeko «espetxeko zuzendariaren» lanpostua (kodea: 542451; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko uztailaren 3ko Aginduan ezarritakoari jarraikiz (2025eko uztailaren 25eko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Almeida Pequeño andrea Bizkaiko Espetxean espetxeko zuzendari (kodea: 512451, dotazioa: 2) izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 13a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala