Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5030

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita, 39/2024 zehapen-prozeduran, espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.

Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten da 2025eko urriaren 31n eman dela ebazpen-proposamena, osasun-arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zehatzeko Ahalmenari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten da 15 egun balioduneko epea dagoela alegazioak aurkezteko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 17a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAÑA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala