
227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5029
IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako G 12 2025 S zehapen-espedientearen ebazpena jakinarazten baita.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ebazpena eman da, 2025eko urriaren 13an, osasun-araudiaren balizko arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedientean.
Hainbat saio egin dugun arren, X3148800P AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, edo, bestela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren hiribidea 35, 2. solairua, Donostia – Aholkularitza Juridikoa).
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honetan egin beharko dutela ordainketa: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azkeneko egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea amaitu eta halakorik jarri ez denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri badute, hura ezetsi dela jakiten duten egunean.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Gipuzkoako Ordezkaritzan.
Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2025eko azaroaren 10a.
Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.
RSS