
227. zk., 2025eko azaroaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5027
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 87/2025 prozedura laburrean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Hautagai batek 87/2025 prozedura laburra aurkeztu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko martxoaren 12ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezarri baitziren 2024ko irailaren 4ko Ebazpenaren bidez (irailaren 12ko EHAA, 178. zk.) deitutako Ertzaintzako oinarrizko eskalako agenteen kategoriako karrerako funtzionarioentzako Esku hartzeko espezialitateko ikastaroan sartzeko hautaketa-prozeduran aurreikusitako prestakuntza-ikastaroaren hasiera- eta amaiera-datak eta partaideak.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko urriaren 29a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS